XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harrigarrizko bizipoza eta jardun ahalmena azaldu zuen Monzonek bere bizitzaren azken urteetan.

Mitinak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, bidaiak, artikuluak... gaztetako suhar berberarekin lotu zen aberrigintzari.

Aurkari politikoek edozelako kritikak eta irainak egin zizkioten aro honetan: pertsonalista hutsa zela, protagonismoa behar zuela beti, fundamentalismoaren mesia zela...

Hauen artean, noski, garai bateko lagunenak izan ziren mingarrienak.

Jesus Maria Leizaolak burutik zegoela idatzi zuen.

Monzonek, behingoz, erantzun egin zuen. Ez ordea iraina ukatzeko, ohoretzat hartzeko baizik...

Bihotzeko gorabeherak zirela eta Baionako ospitalean ingresatu zuten Telesforo Monzon 1981eko martxoaren hasieran, eta bertan hil zen, 9an.

Gu, Monzonen adixkideak, gelditu gira orroitzapen eta ere eginbidez kargatuak. Itzaina joan zauku. Guri da, haren mezuari jarrikiz, berak ideki ildoa aurrerat joaitea idatzi zuen bere lagun Larzabalek.

Handik bi egunera, Bergarara zeraman jarraigoa apurtu eta poliziak bahitu egin zuen bere zerraldoa.

Tanketek zainduta egin zuen Bergarainoko azken bidaia.

Hil zelarik, El País-eko zuzendaria zen Cebrián jaunak Espainiako sozialisten iritzi sasi ofiziala eman zuen: HB oker ulertze ideologiko erraldoi baten erakunde politikoa da, non norberak auzoa engainatu uste duen, eta Telesforo Monzon bezalako figura erretorikoek bakarrik eutsi zezaketen ezinegoneko orekan.